Bilbotik hamabost minutura, Enkarterriko eskualdeko hiriburuak edonor harritzeko moduko paisaia eta ondare historiko, artistiko zein kulturala eskaintzen ditu.
Hainbat gauza, hain gertu
Badakizu Bizkaian sortu zen lehenengo hiribildua dela?
Mendi artean kokatua, Enkarterriko udalerri txiki honek 800 urte baino gehiagoko ondare kultural eta historiko garrantzitsua du. Gal zaitez Kultura Intereseko Ondasun deklaratua izan den Erdi Aroko hirigunetik. Bertan erromanikoko bitxi arkitektonikoak aurkituko dituzu, hala nola klausurako mojen komentu zahar bat, XVII. mendeko jauregiak… Historiaz, naturaz, kirolaz eta gastronomiaz gozatzeko lekua da. Ongi etorri!
Antolatu zure bidaia

Zer egin
Plan ezberdin baten bila zabiltza? Atal honetan, Balmasedako kultura-interesguneen eta ondareaz gain, naturan bertan dauden beste hainbat ibilbide erakutsiko dizkizugu, hiribilduaz eta inguruaz gozatzeko.
Egun bereziak
Balmasedako urteko egutegia markatzen duten hiru ekitaldi nagusiak dira gure kultura-ondarearen eta jatorriaren definiziorik onena.
Non lo egin
Non jan
Galeria
Kaleetako Mapa Deskargatu
