Lege oharra
Azken eguneraketa: 2024/10/28
Erabileraren baldintza orokorrak
BALMASEDAKO UDALAK ezartzen duen politikarekin bat etorriz sartuko da gure webguneko atalen edukietara. Horrez gain, Udalak edozein unetan, aurretik ohartarazi gabe, aldatu ahal izango du webguneko informazioa, beraz, informazioa eguneratua egotearen ardurarik ez du Udalak.
Balmasedako udalaren erantzukizuna
Jabetza intelektuala
BALMASEDAKO UDALA atariko informazio guztiaren, diseinu grafikoaren, irudien, datu-baseen, aurkibideen, iturri-kodeen, marken eta logotipoen jabea eta/edo lizentziaduna da, eta Jabetza Intelektualaren Legeak nahiz Marken Legeak xedatutakoaren arabera babestuta daude.
Eskura jarri eta erabiltzen utzi arren, erabiltzaileari ez zaio inolaz ere titulartasuna lagako ala erabilera-eskubiderik emango, beraz, oso-osorik edo zati batean erreproduzitu, kopiatu, banatu ala merkaturako nahi izanez gero, aurretik idatziz baimendu beharko du BALMASEDAKO UDALAK, eta webgunea bidegabe erabiltzen bada, Udalak legezko ekintzak baliatzeko eskubidea gordetzen du, baldin eta sortutako kalte-galerak lehengoratzeko badira. Gainera, erabiltzaileak erakundeari kalte-ordaina eman beharko dio baldintza orokor hauek eta/edo indarreko legezkotasuna urratuz webgunea erabiltzean sor daitekeen edozein kalte-galeraren ondorioz.
Linkak, bannerrak
www.balmaseando.eus atarian beste atari batzuetako linkak edo estekak sartuko dira, huts-hutsik informatzeko, BALMASEDAKO UDALAK atari horiek gomendatu eta/edo bermatu gabe. Hala, ez du inolako kontrolik eta haietan ager daitekeen edukiaren gainean ez du erantzukizunik.
Balmasedako udala
IFK: P4810400D
Helbidea: San Severino plaza 1
PK: 48800 Udalerria: Balmaseda
Probintzia: Bizkaia
Helbide elektronikoa: ayto@balmaseda.net
Datu-babesaren ordezkaria: dpd@datalia.info
