Balmasedako Erreketa
Frantsesen erreketa
Balmasedako Herriak, bere ohiturei eta tradizioei leial, Historiaz baliatzen da beste garai batzuetan gertatutako hainbat gertakarietako bat gogoratzeko: Napoleonen armadek Independentzia Gerran, 1808ko azaroaren 8an, herri hau erre zuten ospakizunaren antzezpenarekin.
1808ko maiatzaren 2an Madrilen frantsesen aurkako altxamenduak Independentzia Gerrari hasiera eman zion. Balmasedan ere izan zuen oihartzuna ekitaldi honek. Hasieran, hemen Bizkaiko SeñorÃo osoan bezala, frantsesen aurkako oposizioa berandu iritsi zen. Bilboko altxamendua azkar atzera bota ostean , Foru Aldundia zirkularra bidaltzen hasi zen alboko herrietara, altxamenduan elkarlana bultzatuz.
Herria bi aldeetako armadentzako igarobide-gune bihurtzen da , eraso gurutzatuak eta balmasedarrentzat hornikuntza eta zerga garestiak jasanez.
Urrian eta azaroan zehar gure inguruan gertatutako tropen aurrera eta atzera ibiltze horretan, azpimarragarria da azaroaren 5ean izandako bataila, frantsesentzat porrot gogorra izan zena, Villate-ren agindupean. Erretiradan, kanoia, munizio-gurdia eta hainbat ekipaje galdu zituzten.
Eraso hauek Baionan zegoen Napoleonen belarrietara iritsi ziren , eta horregatik Lefévre bidali zuen tropa gehiagorekin, Bilbotik Blake eta Victor mariskalaren atzetik, Urduñatik eta Amurriotik Balmasedaren aurka.
Horrela, azaroaren 7an, frantsesak Balmasedarantz abiatu ziren Cadagua Haranaren bidez, Sebastianiren Dibisioekin, ezkerraldetik; Villate, eskuinaldetik eta Leval, erdiko eremutik.
Frantsesen nagusitasunaren aurrean, Blake-ren tropak ordena onean erretiratu ziren Balmasedatik Nava de Orduntera, eta atzerako zaintza bat utzi zuten erretiratzea estaltzeko.
1808ko azaroaren 8ko egun euritsuan, Frantziako tropek Villate, Sebastiani eta Leval dibisioekin okupatu zuten , Victor mariskala Orrantira iritsi zen bitartean, espainiarrak Navarantz atzera egitera behartuz eta Balmasedan geratzen zen erretaguardiatik alde egiten zuen Santanderreko noranzkoan.
Egun batzuk lehenago izandako borrokak galdu izanak edo Hiribilduak laguntzarik ez emateagatik zigortzeko edo herria bere zoriaren esku uzteagatik, Chassé jeneralaren brigadako soldaduek Balmaseda sutan jarri zuten, beste herrientzako adibide gisa, 1808ko azaroaren 8an, gure Hiribilduarentzat ezagutzen den hondamendi handiena gertatuz.
