Trail ibilbideak
Trail runningak lur naturaletan barrena ibiltzea du helburu, eta horri buruz asko dakigu Balmasedan; izan ere, naturaz inguratuta gaude. Ez itzazu galdu gure ibilbiderik interesgarrienak eta izan beti arduratsua.
Ibilbide horiek, bertsio herrikoian, KolitzaBalmatrail lehiaketan egiten dira, urtero, urria aldera. Eutsi Balmatrail Kirol Elkarteak antolatzen ditu, Balmasedako Udalarekin lankidetzan.
KOLITZAKO ERREKORRA
TRAIL IBILBIDEA- ZAILTASUN ERTAINA
- Distantzia: 11,53 km
- Desnibel positiboa: 719 m
- Elebazioa (min, máx): 148 m, 843 m
- Ibilbide mota: Zirkularra
- Trackak: Wikiloc-eko esteka
Ibilbidearen xehetasunak
Eliteko atletek maiatza aldera profesionalki egiten duten eta urrian bertsio herrikoia duen ibilbidea da, KolitzaBalmatrail frogan. Irteera eta amaiera San Severino plazan daude, GR123 bidetik jarraituz, suebakian jatorrizko bide zaharretik eskuinera igotzeko. Baselizara hurbildu eta Hedegile kalearekin lotzeko jaitsi egiten da.
KARRERA
TRAIL IBILBIDEA- ZAILTASUN ERTAINA
- Distantzia: 25,05 km
- Desnibel positiboa: 1.190 m
- Elebazioa (min, max): 147 m, 877 m
- Ibilbide mota: Zirkularra
- Trackak: Wikiloc-eko esteka
Ibilbidearen xehetasunak
Ibilbide zirkularra da, eta irteera eta amaiera San Severino elizan (San Severino plaza) ditu. Honako puntu hauetatik igarotzen da:
– Zubi Zaharra (0,6 km)
– Garbea (6,4 km)
– Pico del Mojón (7,7 km)
– Guinea (10,0 km)
– Pico de la Cueva (12,8 km)
– Kolitza (15,1 km)
– Los Tueros (17,0 km)
– Gueci (17,5 km)
– Sabugal (18,6 km)
– Gazteluko Muinoa (24,0 km)
MARTXA LUZEA
TRAIL IBILBIDEA- ZAILTASUN ERTAINA
- Distantzia: 20,57 km
- Desnibel positiboa: 1.082 m
- Elebazioa (min, max): 138 m, 894 m
- Ibilbide mota: Zirkularra
- Trackak: Wikiloc-eko esteka
Ibilbidearen xehetasunak
Irteera eta amaiera Balmasedako San Severino plazan. Gure hiribilduko mendirik adierazgarrienetatik (hala nola Garbea, Pico de la Cueva, Kolitza eta Gazteluko Muinoa) pasatzen den mendi-ibilaldi ederra. Ibilbidea bidexketatik, pistatik, basoetatik eta zelaietatik pasatzen da, ikuspegi ikusgarriekin.
Aintzat hartu behar da track-ak adierazitako 2 ordu eta 59 minutuko denbora egiteko tarteka ibili eta tarteka korrika egin behar dela. Soilik oinez egiten bada, denbora gehiago beharko da. Jende asko animatzen da ibilbide hau egitera KolitzaBalmatrail frogan, urri aldera antolatzen den ibilaldia.
FAMILIA MARTXA
TRAIL IBILBIDEA- ZAILTASUN TXIKIA
- Distantzia: 3,68 km
- Desnibel positiboa: 173 m
- Elebazioa (min, max): 145 m, 245 m
- Ibilbide mota: Zirkularra
- Trackak: Wikiloc-eko esteka
Ibilbidearen xehetasunak
3,5 km-ko ibilbidea, San Severino plaza irteera eta amaiera dituena. Santo Domingotik igotzen da, bidexkatik igarotzen da Errekako pistara heldu arte, Gazteluko Muinotik igotzen da eta Hedegile kaletik jaitsi, amaierara heldu arte. Familia asko animatzen dira ibilbide hau egitera KolitzaBalmatrail frogan, urri aldera antolatzen den ibilaldia.
Kaleetako Mapa Deskargatu
