BALMASEDA. Biblioteca municipal

La Encartada

Fabrika-Museoa

Industria-iraultzaren garaian murgildu.

Fabrika

    1892ko urtarrilaren 14an sortu zen Marcos Arenaren ekimenez, ehungintzaren gremioko enpresa ingeles batekin lankidetzan.

    Fabrika denboraldi batez geldirik egon ondoren, monumentu-multzoaren kategoriako sailkapena lortu du. Babestutako eremuan fabrika bera eta horren nabe guztiak daude, baita %22La Plazuela%22-ko etxea izeneko etxebizitza-blokea ere, kaperaren eraikina eta ondoan dagoen etxebizitza-blokea (%22Casa Nueva%22). Horrez gain, nabarmentzekoak dira honako hauek: Cadagua ibaiaren gainean eraikitako azpiegitura hidraulikoa (presa, horren ur-bilketarako kanala, irekigunea, urtegia eta hustubidea), fabrikako altzariak eta makinak, eta, azkenik, multzo osoaren ingurunea.

    Gaur egun, monumentu-multzoa ia guztiz berriztatuta dago eta Ehungintza Museo bihurtu da.

    La Encartada-Fabrika

    Museoa

      Boinas La Encartada museo berria gune turistiko bat da, tamaina handikoa, industria-iraultzaren garaira eramango gaituena.

      Boinas La Encartada museoa izen bereko txapel-fabrika zaharraren eraberritze-prozesu luze baten ondorioa da. Museoak honako hauek barne hartzen ditu: fabrika bera, zeinak prozesu osoaren produkzio-kateko makina guztiak gordetzen dituen (egoera onean); langile-koloniaren bi etxebizitza-blokeak; eskola-kapera; eta kalitate paregabeko paisaia-ingurunea, Cadagua ibaiaren ibarrean. Ziurrenik, elementu horiek guztiak eremu bakar batean biltzen dituen Europako museo bakarra da.

      Berreraikitze-prozesu luzean Balmasedako Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak parte hartu dute. Lehenengo fasea ireki da, fabrika bera; bertan lantzen zen artilea txapelak eta mantak egiteko.

      BOINAS ENCARTADA

      Instalazioak

      Gaur egun, museoak gaitutako bi solairu ditu. Beheko solairuan ikus-entzunezkoen areto bat dago; han proiektatuko da langileen testigantzak jasotzen dituen sarrera-bideoa. Gainera, erakusketa iraunkor bat ere egongo da, hainbat panel, dokumentu eta objektu jasoko dituena; eta, horien bidez, La Encartadaren balio espezifiko eta historikoak dibulgatuko dira, baita enpresaren ekipamendua, langile-koloniak eta jendartean zabaldu ere.

      Solairu horretako pasabidean zehar honako hauek ikusiko ditugu: artilea garbitzeko antzinako prozesuarekin lotutako elementuak, fabrikako zerbitzu-ibilgailuak, tailer osagarriak eta turbinara sartzeko atondoa. Horrez gain, gaur egun martxan dagoen zentral hidroelektrikoa ere ikusi ahal izango dugu.

      Lehenengo solairuan fabrikazio-katea eta makinak daude, eta atal hauek ikus daitezke: kardatzea eta irutea, txapelaren ehundura, joskintza, etab. Halaber, bulego zaharrak ere solairu horretan daude.

      Servicios

      Museoaz gain, La Encartadak honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

      • Bisita gidatuak, euskaraz eta gaztelaniaz (ingeleserako eta zeinu-hizkuntzarako, galdetu).
      • Hezkuntza-etapa guztietako eskola-umeentzako tailerrak eta material didaktikoak.
      • Aldi baterako erakusketak.
      • Ekimenak egiteko aretoen alokairua
      • Harrera-lekua
      • Harrera-lekua
      • Aparkalekua.
      • Haurrentzako jolastokia.
      • Lorategiz hornitutako eremua.
      • Egokitutako sarrerak.

      Sarbidea :
      Bi-636 errepidean, Balmasedako hirigunetik 2 km-ra, Burgoserako noranzkoan. El Peñueco 11 – Balmaseda.

      Bisitak :

      Bisita gaur egun jada martxan dagoen zentral hidroelektrikoaren solairuan hasi eta lehenengo solairuan amaituko da.
      Bisita egiteko ordutegiak honako hauek dira:

      • Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00./ *16:00-19:00.
      • Igande eta jaiegunak: 10:00-14:00.
      • Astelehenetan itxita

      *Arratsaldeko ordutegia Aste Santuko ostiral eta larunbatetan izango da bakarrik, eta maiatzaren 1etik urriaren 31ra arte

      Museoa itxita egongo da abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an.

      Tarifak :

      Sarrera orokorra: 5,50 €

      Sarrera murriztua: 3,50 €

      • 26 urtetik beherakoak
      • 60 urtetik gorakoak
      • Erretiratuak eta pentsiodunak
      • Langabeak
      • Familia ugariak
      • 10 pertsona baino gehiagoko taldeak

      Doako sarrera:

      • Lagundutako 12 urtetik beherakoak
      • Nagusi txartela
      • ICOM txartela
      • Museoaren Egunaren asteko ostirala (maiatzak 18)
      • Irakasleak eta akreditazioa duten kazetariak eta gidariak

      Eskola-umeen taldeak:
      • Fabrikara bisita: 1€
      • Unitate didaktikoa/jarduera: 1€
      • Fabrikara bisita + unitate didaktikoa: 2€

      Prezio guztiek BEZa barne hartzen dute. Txartelarekin ordaindu daiteke.