Balmasedako Historioaren Museoa
Atzoko eta gaurko Balmasedatik ibilaldia.
- Telefonoa : 657 795 806
Balmasedako Historia Museoa gure herriko baliabide turistiko erakargarrienetako bat da, urtero mundu osotik bisitatzen gaituzten milaka pertsona biltzen baititu.
San Juan del Moral elizan dago, eta atzoko eta gaurko Balmasedara garamatzaten hainbat gunek osatzen dute.
Bisitaren hasieran XVI. mendetik XIX. mendera bitarteko udal artxibo historikoaren hainbat liburuki ikus ditzakegu, hala nola Bortedoko Jaunak hiribilduari eman zizkion pribilegio errealak, Udaleko hauteskundeen lehen liburua edo Pio Bermejillo kalean zegoen ospitaleko kontuen liburua, besteak beste.
Balmasedako argazki zaharren ondoren, famatu eta ospetsuen saila dator: indianoak, politikariak, artistak… Gure kaleen izena, gure ondarearen zati handi bat eta abar zor dizkiegun pertsonak.
Ondarea ere museo honetan islatuta dago.
Hemen bisitariek eraikin esanguratsuenen xehetasunak ezagutu ditzakete eta maketa eta marrazkien beste gune batean harresiz inguratutako Balmaseda baten irudia berregin dezakete.
Tradizioei eta industriari eskainitako guneak ere badaude: txakolina, merkataritza, burdinolak, altzariak, trenbidea eta putxera… Eta kardadora batek “La Encartada” txapel fabrika gogorarazten digu, kultur eskaintza honekin bat egiten duena museo bihurtuz.
Gure historian zehar egindako ibilaldi honek gogoeta egiteko eta gure oraina hobeto ulertzeko balio digu.
Kokapena: Martin Mendia, 12
Ordutegia:
Uda (ekaina-iraila):
- Ostegun eta ostiraletan ere arratsaldez: 17:00etatik 20:00etara.
- Asteartetik igandera eta jaiegunetan: 10:00etatik 14:00etara.
Neguan (urria-maiatza):
- Arratsaldeetan, talde kontzertatuentzat bakarrik.
- Asteartetik igandera eta jaiegunetan 10:00etatik 14:00etara.
Prezioa:
- Museoko sarrera guztiz doakoa da

