Eguzki Erloju-Egutegia

Azalpena

Tamaina ikusgarriko eskultura bitxia Horkasitas jauregiaren (garai bateko aduana) aurrean dago, eta zehaztasun handiz markatzen ditu eguzki hilabeteak, egunak, orduak eta minutuak.  Egun eguzkitsuetan, eguzkiaren 12:00etan, urtaro bakoitzari dagokion Vivaldiren alegroa jotzen du. 

Kokapena

Martín Mendia kalea, 13A