Xendazaletasun ibilbideak
Urteko edozein garai da egokia Balmaseda udalerrian dauden altxor naturaletako asko esploratzeko. Ibilbide ugarik zeharkatzen dute hiribilduaren ingurune naturala, eta, horien bidez, bertako ondare interesgarria ezagutzeko aukera izango duzu.
Garbea ibilbidea
- Distantzia: 9.9km.
- Desnibela +: 570m.
- Desnibela –: 565m.
Ibilbidearen xehetasunak
Kolitza hiribilduko estandartea bada balmasedarrentzat , Garbea “Enkarterriko Balkoia” dela esan dezakegu. 718 metrorekin, Ordunte mendilerroaren azken gailurra da, Sopuerta eta Artzentaleseko haranen eta Balmasedakoaren arteko uren banalerroa.
Ibilbidea gailurreraino etengabe igotzen da, landaretza ugariz inguratuta, eta horrek, egun beroetan, bidea hobeto eramateko behar den itzala ematen digu.
Garbeatik igaro aurretik, Pelayos gailurretik igoko gara (716 m), Campazos edo Pico del Mojón ere deitua, Artzentales, Balmaseda eta Sopuerta udalerrien elkargunetik. Hortik, ikuspegi asko daude: Salcedo harana, Ubieta, Larrea, Triano mendiak, Mello, Saldamando mendiak, Muskiz eta itsasoa.
550 metrok bereizten dute Pelayos Garbea gailurretik, berehala iristen da. Egun argietako bistek askorako ematen dute, hor egon behar dugu.
Jaitsiera ere etengabea da, baina landaretzarik gabea, eta, horri esker, ikuspegiaz goza dezakegu San Severino plazara iritsi arte.
Baliagarriak
- Distantzia: 18,58 km.
- Desnibela +: 930 m.
- Desnibela –: 930 m.
Ibilbidearen xehetasunak
Lehen historiko pasealekua, Kolitzako Batailan dago, eta proposatzen du Larrealdiko lubakiak eta kraterrak bisitatzea, guduaren agertoki nagusia ezagutzea Ermitatik abiatuta, eta Terreros eta Cerro Cuchillo inguruko babeslekuetara hurbiltzea.
Baliagarriak
- Distantzia: 12,3 km.
- Desnibela +: 568 m.
- Desnibela –: 563 m.
Ibilbidearen xehetasunak
Bigarren historiko pasealekua, Kolitzako Batailakoa da, Larrealdiko lubakiak eta kraterrak bisitatzea proposatzen du Guduaren agertoki nagusia ezagutzea Ermitatik abiatuta, eta Terreros eta Cerro Cuchillo inguruko babeslekuetara hurbiltzea.
Baliagarriak
GR-123 Kolitzako igoera
- Etapa: Balmaseda-Kolitza.
- Distantzia: 6,07km.
- Denbora: 1h 55min
Ibilbidearen xehetasunak
San Severino elizatik, udaletxearen atzeko aldetik, Pandozales auzora joan behar dugu.
Ondoko baserriak, txakolin mahastiak eta San Isidro Nekazariaren ermita igaro ondoren, igotzen jarraituko dugu, marka zuri eta gorriei jarraiki, koniferoen artean, tontorrean ermita duen lekuraino. Tontorraren azpian, udal-aterpetxe batek ateak irekitzen ditu asteburuetan.
Baliagarriak
Telerik RadEditor for MOSS
GR-123 Balmaseda-Gordexola
- Etapa: Balmaseda-Gordexola.
- Distantzia: 21,52km.
- Denbora: 5h 20min
Ibilbidearen xehetasunak
GR-123 bidexka Bizkaiko buelta izenez ezagutzen da. Etapa hori Balmasedan hasten da eta Celadilla mendilerroraino doa; bertatik, Enkarterriren, Mena haranaren eta Aiala haranaren panoramika ikaragarria ikusiko dugu.
Ibilbidea, jarraian Ayega ibaira jaitsi eta ibaiertzaren ondotik doa, erriberako basoaren gerizpe freskoaren azpitik. Pinudietatik gora egiten da tarte batean eta, ondoren, igotzeari utziko diogu, berriro, Herrerias ibaira heldu arte; bertan, Gordexolako jauregi eta jauretxeetara hurbilduko gara.
Baliagarriak
GR-281 Bolunburu – Traslaviña
- Etapa: Bolunburu-Traslaviña.
- Distantzia: 21,11km.
- Denbora: 5h
Ibilbidearen xehetasunak
Bolunburuko jolas-eremutik, Zallan, irten eta Balmasedako hiribildurantz doa; La Herrera auzoa eta La Mella monumentu-multzoa zeharkatzen ditu.
Kolitzara eramango gaituen bidetik gora joango gara. Igotzen ari garela, La Porquerizarantz desbideratuko da bidea. Jolas-eremu horretatik, pista bat irteten da, eta, hortik, La Garbeako tontorrera iritsiko gara. Gune horretatik, ibilbidea beherantz doa, Geltokia eta Traslaviña auzoetara.






