Xendazaletasun ibilbideak

Urteko edozein garai da egokia Balmaseda udalerrian dauden altxor naturaletako asko esploratzeko. Ibilbide ugarik zeharkatzen dute hiribilduaren ingurune naturala, eta, horien bidez, bertako ondare interesgarria ezagutzeko aukera izango duzu.

GR-123 Kolitzako igoera

  • Etapa: Balmaseda-Kolitza.
  • Distantzia: 6,07km.
  • Denbora: 1h 55min
Ibilbidearen xehetasunak

San Severino elizatik, udaletxearen atzeko aldetik, Pandozales auzora joan behar dugu.

Ondoko baserriak, txakolin mahastiak eta San Isidro Nekazariaren ermita igaro ondoren, igotzen jarraituko dugu, marka zuri eta gorriei jarraiki, koniferoen artean, tontorrean ermita duen lekuraino. Tontorraren azpian, udal-aterpetxe batek ateak irekitzen ditu asteburuetan.

GR-123 Balmaseda-Gordexola

  • Etapa: Balmaseda-Gordexola.
  • Distantzia: 21,52km.
  • Denbora: 5h 20min
Ibilbidearen xehetasunak

GR-123 bidexka Bizkaiko buelta izenez ezagutzen da. Etapa hori Balmasedan hasten da eta Celadilla mendilerroraino doa; bertatik, Enkarterriren, Mena haranaren eta Aiala haranaren panoramika ikaragarria ikusiko dugu.

Ibilbidea, jarraian Ayega ibaira jaitsi eta ibaiertzaren ondotik doa, erriberako basoaren gerizpe freskoaren azpitik. Pinudietatik gora egiten da tarte batean eta, ondoren, igotzeari utziko diogu, berriro, Herrerias ibaira heldu arte; bertan, Gordexolako jauregi eta jauretxeetara hurbilduko gara.

GR-281 Bolunburu – Traslaviña

  • Etapa: Bolunburu-Traslaviña.
  • Distantzia: 21,11km.
  • Denbora: 5h
Ibilbidearen xehetasunak

Bolunburuko jolas-eremutik, Zallan, irten eta Balmasedako hiribildurantz doa; La Herrera auzoa eta La Mella monumentu-multzoa zeharkatzen ditu.

Kolitzara eramango gaituen bidetik gora joango gara. Igotzen ari garela, La Porquerizarantz desbideratuko da bidea. Jolas-eremu horretatik, pista bat irteten da, eta, hortik, La Garbeako tontorrera iritsiko gara. Gune horretatik, ibilbidea beherantz doa, Geltokia eta Traslaviña auzoetara.

Kaleetako Mapa Deskargatu

ayuntamiento-de-balmaseda-trans-blanco