Nordic Walking ibilbideak

Nordic Walking Balmaseda zentroak martxa nordikoa egiteko lau ibilbide zirkular eskaintzen ditu, hainbat zailtasunetakoak, hala jarduera horretan hasi berriak direnentzat nola esperientzia gehiago dutenentzat.

Nordic Walking Berdea

  • Ibilbidea: Sebe de Umaran (197m.)
  • Zailtasun maila: erraza
  • Distantzia: 5,6km
  • Denbora: 1h 45min
Ibilbidearen xehetasunak

Balmaseda ingurua ezagutzera eramaten gaituen eta Kadagua ibaiaren ertzetik itzultzen gaituen ibilbide erraza da. Tenerias kalerantz abiatuko gara, baratze artean eta gero eta sakabanatuago dauden baserrien artean ibiltzeko. BI-636 errepidea gaindituko dugu eta belardi eta baso txikien artean oinez jarraituko dugu. Gure bidearen forma aldatuz doa Arbalitza mendi-hegalaren azpian, BI-624 errepidearekin topo egin arte, eta errepide hori hartuko dugu Balmasedara itzultzeko Kadagua ibaiaren paretik. Dagoeneko Balmasedan gaudela, errepidea utzi eta gure abiapuntura itzul gaitezke ibaiaren alboko pasealeku baten bitartez, hiribildu honetako zubi zaharrari begirada bat ematea ahaztu gabe.

Nordic Walking Urdina

  • Ibilbidea: Peña Cardeli (273m.) 
  • Zailtasun maila: Lorgarria
  • Distantzia: 6,9km
  • Denbora: 2h 20min
Ibilbidearen xehetasunak

Gure abiapuntutik, Kadagua ibaia zeharkatuko dugu eta San Severino elizarantz bideratuko gara eta Madalen kalea hartuko dugu. Pixkanaka Balmasedatik urrunduko gara eta gorantz egingo dugu, errepidea utziko dugu ezkerraldeko lehen desbiderapenean La Piedra kalea hartuz eta belardi, soro landu eta baso txikien artean paseatuz. Ia bi kilometro egin ondoren, gure eskuinaldean sortzen den desbiderapena hartuko dugu Pandozales kaletik jarraitzeko, eta berriz ere Balmasedara itzuliko gara Acebo errekaren ertzetik.

Nordic Walking Gorria

  • Ibilbidea: Garbea (641m.)
  • Zailtasun maila: Zorrotza
  • Distantzia: 15km
  • Denbora: 4h 30min
Ibilbidearen xehetasunak

Garbea eta Ginea mendi-tontorretara hurbilduko gaituen ibilbide gogorra da. Mendi horiek talaia gisa erabiliko ditugu Kadagua ibaiaren haranaren ikuspegi bikainaz gozatzeko. Lehen tartea ibilbide urdinarekin batera egiten da, eta gero desbideratu egingo gara Garbea mendirantz igotzen hasteko. Bidean gelditu egingo gara atseden eta airea hartzeko gure ibilbidearen punturik gorenera iritsi aurretik. Behin goian gaudela, paisaia ederraz gozatuko dugu eta pixkanaka beherantz joango gara Ginea mendiaren hegalerantz, Pandozales auzora eta handik Balmasedara jaitsiz.

Nordic Walking Beltza

  • Ibilbidea: Kolitza (879m.)
  • Zailtasun maila: Altua
  • Distantzia: 20km
  • Denbora: 5h 45min
Ibilbidearen xehetasunak

Ibilbide hau ere gogorra da, eta Kolitza mendi-tontorra ezagutzera eta Kolitza errekak sortutako harana inguratzera eramango gaitu. Balmasedako hegoalderantz bideratuko gara, eta Las Balugas futbol-zelaiaren eskuinaldean sortzen den pista bat hartuko dugu. Gorantz joango gara Sabugal mendiaren hegoaldeko hegala inguratuz sigi-sagan, eta pixkanaka Kolitza mendi ezagunerantz joko dugu. Kordaletik jarraituko dugu azken igoera egin arte, eta berriz ere sigi-sagan igoko gara 879 metroko garaierako tontorrera iritsi arte. Goian ikuspegi bikainez gozatu ahal izango dugu eta Kolitzako San Sebastian baseliza erromanikoa ikusi ahal izango dugu. Beherantz abiatuko gara Ginea mendirantz, hortik Pandozales herrira, eta azkenik Balmasedan amaituko dugu.

Kaleetako Mapa Deskargatu

ayuntamiento-de-balmaseda-trans-blanco