Gure Naturguneak

Ezagutu aisialdirako prestatuta ditugun naturguneak. Irisgarritasun handikoak dira, eta ezin hobeak ibilaldietan atseden hartzeko edo aire zabalean egun zoragarria igarotzeko.

Las Laceras

Balmasedako hirigunean sarbidea duen naturgunea, Graziako Andra Maria kaletik Pandozales auzorako bidean. Irisgarria da bai oinez eta bai kotxez, eta aparkalekua du. Paisaia natural ederra da, ibaiarekin eta zuhaitzez inguratuta. Lau mahai daude, eta bi erregailu.

La Porqueriza

Naturgune hau natura erdian dago, Kolitza eta Garbea mendien gailurrak lotzen dituen bidean. Paisaia pribilegiatua da; La Herbosa gailurretik sartzen da bertara, C-6210 errepidean, Balmaseda eta Artzentales udal-barrutien artean. Egurrezko itxitura batek mugatzen du, eta aparkalekua ere badu, baita 10 erregailu, 20 mahai eta ur edangarriko iturri bat ere.

Kolitzako “La Nevera”

Kolitza mendiaren gailurrean (879 m) kokatutako aisia-eremua da. Toki zoragarria da, egokia atsedena hartzeko mendiaren gailurrak eskaintzen digun ikuspegi panoramikoaz gozatu ondoren. Egurrezko itxitura duen espazio horrek 10 erregailu, 6 mahai eta ur edangarriko iturri bat ditu. Ondoan, Kolitza gotorlekua dago, non tximinia bat, sukaldea, logela eta komuna topa daitezken.

Kaleetako Mapa Deskargatu

ayuntamiento-de-balmaseda-trans-blanco