Done Jakueren Bidea
Bide Ahaztua
Santiago de Compostelara daraman erromes-bide ospetsua Balmasedatik igarotzen da “mendiko ibilbidean”. Edertasun izugarriko tartea da, sentsazioz eta esperientziaz betea.
Ezagutzen den ibilbide zaharrenetakoa da; hain zuzen, bide honen historia IX. eta XII. mendeetan hasi zen, Espainiako Errekonkistaren garaian.
Done Jakueren bide horretako bigarren etapa Gueñesen hasten da eta Nava de Ordunten amaitu (22,9 km), eta Cadagua ibaiaren arrotik igarotzen da. Zati horretan, Balmasedan geldialdia egin beharra dago, hiribilduak eskaintzen duen kultura-ondareaz gozatzeko.
Bide hori galtzada erromatarra eta Erdi Aroko merkatarien ohiko ibilbidea izan zen, eta, zalantzarik gabe, esperientzia paregabea da bertan ibiltzea.
Balmasedan, gainera, gazte-aterpetxe bat dago, Done Jakue bideko erromesak bertan hartzeko prestatua. Nahitaezkoa da aurrez erreserba egitea. Horretarako, hemen aurkituko duzu behar duzun informazio guztia.
Bidaia ona izan, erromes!
“Ikastola Zaharra” Aterpetxea
Informazio gehiago:
“El camino olvidado”
Kaleetako Mapa Deskargatu
