BTT IBILBIDEAK

Balmasedako BTT ibilbideetan hiru zailtasun-maila daude, erabiltzailearen esperientziara egokitzeko. Ibilaldi guztiak zirkularrak dira eta horien zati gehiena pista eta bideetan egiten da. Ibilaldi urdina errazena da eta Pandozales auzorantz eta Kolitza errekak osatutako haranerantz eramaten du. Ibilaldi gorria pixka bat zailagoa da eta horren bidez, Arbalitza mendiko baso-pistetan barna egingo dugu. Azkenik, ibilaldi beltza adituenentzat prestatuta dago eta Kolitza, Ginea eta Garbea mendietako gailur-lerroetara eramango gaitu

BTT IBILBIDE URDINA

  • Distantzia: 16km
  • Batez besteko malda: %9
  • Gehieneko malda: %38,1
  • Goragunea (gutx., bat., gehi.): 145m, 294m, 481m
  • Zailtasuna: erraza
Ibilbidearen xehetasunak

Ibilbide erraz honek zelai, soro eta baso txikietan barna eramango gaitu Pandozales auzoraino. Bertan, Kolitza errekako harana inguratuko dugu errekaren iturbururaino, baina mendi-tontorrera iritsi gabe. Sabugal mendiko iparraldeko hegalaren azpitik igaroko gara Balmasedara jaisteko, La Baluga futbol-zelaiaren inguruetan amaitzen den pista baten bidez.

BTT IBILBIDE GORRIA

  • Distantzia: 12,2 km
  • Batez besteko malda: %9,4
  • Gehieneko malda: %37,6
  • Goragunea (gutx., bat., gehi.): 146m, 424m, 654m
  • Zailtasuna: erdia
Ibilbidearen xehetasunak

Ibilbide honek erdi-mailako zailtasuna du eta udalerriaren hego-ekialdean dagoen Arbalitza mendiraino eramango gaitu. Balmasedako hegoalderantz joko dugu eta Kristo eta Galtzada kaleetan sartuko gara, jarraian BI-636 errepidea gurutzatzeko. Hara iristean, beste pista bat hartuko dugu, baso-plantazioetan zehar Arbalitza mendira eramango gaituena. Angostura errekaren haraneko ezkerraldeko mendi-hegaletik jaitsiko gara eta gure ibilaldia Balmasedan amaituko da.

BTT IBILBIDE BELTZA

  • Distantzia: 25,2 km
  • Batez besteko malda: %8,2
  • Gehieneko malda: %24,0
  • Goragunea (gutx., bat., gehi.): 146m, 491m, 868m
  • Zailtasuna: zaila
Ibilbidearen xehetasunak

Ibilbide zirkular zaila da, hainbat mendi-tontorrera eramango gaituena. San Severino elizatik abiatuta, Erreka kalean barna joango gara, Pandozales auzorantz. Horra iritsi baino lehen, El Portillo baserriaren parean, Sabugal mendiaren hegoaldeko hegala inguratzen duen bide bat hartuko dugu. Gero eta gehiago igoko gara, Kolitza mendiaren tontorrera iritsi arte. Bertan, haranaren ikuspegi bikainarekin gozatu ahal izango dugu. Jarraian, gailur-lerroa erreferentzia gisa hartuko dugu gure ibilbidearekin jarraitzeko eta Ginea mendiko tontorreraino jaitsiera txiki bat egingo dugu. Ondoren, berriz ere igo beharko dugu, Garbea mendiraino; azken honetan ere haranaren ikuspegi ederra izango dugu. Behin horra iritsita, Pandozaleserantz jaitsi eta berriz ere Balmasedara iritsiko gara.

Kaleetako Mapa Deskargatu

ayuntamiento-de-balmaseda-trans-blanco