San Severino Eliza

Azalpena

XIV. mendeko eliza honek ganga-formako hiru nabe ditu eta sei zutabe lirainek eusten diete nabe horiei. Kondairak dioenez, bertan dauden Erdi Aroko hiru hilobiak Navas de Tolosako guduan (1212) borrokatu zuen zaldun Enrique de Lucerga jaunarena, Balmasedako fundatzaile Lope Sáenz de Mena jaunarena eta bere emaztearena dira. Halaber, Erdi Aroko beirateak eta XIX. mendearen amaierako Cavaille-Coll organoa nabarmentzen dira. 

Elizak dituen kaperen artean, Kristo Santuaren Kapera nabarmentzen da; izan ere, Beaugrant anaien Flandriako Eskolako erretaula eder bat du. Sortzez Garbiaren kaperaren proiektua, estilo neorromanikokoa, Manuel Mª Smith arkitektoak egin zuen XX. mendearen hasieran. Bertan, 2014ko azaroaren 1ean beato izendatu zuten Pedro de Asúa y Mendia jaun balmasedarraren erlikiak gurtzen dira.

Kokapena

San Severino Plaza