León Felipe

Azalpena

Poeta unibertsal hau Tábaran (Zamora) jaio zen 1884an eta Mexiko Hirian hil zen 1968an. Felipe Camino Galiciak farmazia bat izan zuen Balmasedan 1916 eta 1918 urteen artean, eta garai hartan idatzi zuen bere lehenengo poemetako bat: “Soneto a Valmaseda”.

Balmasedan egin zuen egonaldiaren mendeurrenean, 2018an, busto bat eta plaza bat eskaini zitzaizkion farmazia hartu zuen etxearen aurrean.

Kokapena

León Felipe Plaza