Horcasitas Jauregia
Azalpena
Aduanako komendadore zen Lucas de Horcasitas jaunak eman zuen jauregia eraikitzeko agindua XVII. mendean. Aduanaegoitza zen, baina, goiko solairuetan, etxebizitza noblea ere bazen.
Oinplano errektangularra eta portada neoklasikoa dituen eraikina harlanduz eginda dago eta aurrealde nagusietan familiaren armarriak ditu ikusgai.
Aduana izan zen 1841 arte, urte horretan aduana Bilbora pasatu baitzen. Gaur egun, erabilera anitzeko udal-eraikina da, eta bertan askotariko ekintzak eta jarduerak antolatu ohi dira.
Kokapena
Martín Mendia kalea, 14
Baliteke interesa izatea