Boinas La Encartada Fabrica Museoa

Azalpena

La Encartada XIX. mendeko ehungintza-lantegi bat da, 1892an Marcos Arena Bermejillo hiribilduko indianoaren ekimenez sortutakoa. Artilezko puntuzko generoak ekoizten jardun zuen, batez ere txapelak.

Fabrika honek ia bere horretan mantendu ditu bere irudia eta makineria. Hala ere, 1992an jarduera bertan behera utzi zuen.

Balmasedako hirigune historikotik bi kilometro baino gutxiagora dagoen inguru natural eder batean dago.

Ordutegia

  • Astelehena: itxita.
  • Asteartetik larunbatera: 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00.
  • Igande eta jaiegunak: 10:00 – 14:00.

*Azaroaren 1etik apirilaren 30era itxita dago arratsaldeetan.

Kokapena eta kontaktua

El Peñueco auzoa, 11

946 800 778

laencartada@bizkaia.eus