Balmasedako Horma Irudia
Azalpena
Roberto Zalbidea artista da Enkarterri etorbidean dagoen horma-irudiaren egilea.
Horma-irudi hori egiteko, Balmasedako motiboetan inspiratu zen, eta horiek gure nortasuna laburbiltzen duten hamasei oholetan irudikatu zituen. Obra horretan, honako gai hauek ikus ditzakegu, besteak beste: Zubi Zaharra, txakolina, San Severino eliza, Pasio Biziduna eta Cadagua ibaia.
Gainera, hormairudiak sorpresa bat gordetzen du: hiru dimentsioko betaurrekoekin ikusiz gero, sakontasun-efektu errealista bat antzeman daiteke.
Kokapena
Enkarterri etorbidea