San Severino

Urrian, balmasedarrak beren egun handirako prestatzen dira. Zaindariaren omenez, urriaren 23an San Severino eguna ospatzen da.

Gaztetatik taldeak sortzen dira, kuadrillek eta familiek osatuak, babarrun bikainak prestatzeko putxera ospetsuan. Putxera Balmaseda-La Robla (Leon) trenbide-lineako tradiziotik datorren ontzi bat da.

Hain zuzen, antzinako makinistek, balaztazainek eta trenbideko gainerako langileek linea horretako ibilbide luzeetan kozinatzeko erabiltzen zuten eltzea da, egur-ikatzetan berotzen zutena. Gaur egun Slow Food deitzen diogunaren adibide ezin hobea da.

San Severino egunean Putxeren Nazioarteko Lehiaketa ospetsua egiten da. Lehiaketa 1971n egin zen lehenengoz, eta gure egunetara arrakasta handiz iritsi da kalitate handieneko estatuko sukaldaritza-lehiaketen artean. Epaimahaikide batzuek Michelin izarrak izatea da arrakasta horren erakusgarri.

2017an, Putxeraren – Treneko Eltzekariaren Kofradia sortu zen Balmasedan. Proiektu horren helburua da putxera bultzatzea, ezagutaraztea, eta horren inguruan indarrak erakartzea eta biltzea. Bisitatu webgunea. Visita la web

Beste ekitaldi bereziak

Quema de Balmaseda 2019

La Encartada Moda 2019

Arroces del Mundo 2019

Udagoieneko Ostera 2020