Aste Santua

Ahozko tradizioaren arabera, XVI. mendean San Rokeri hiribildua garai hartan suntsitu zuten izurrietatik libra zezala eskatzeko Kolitza mendira egindako penitentzia-erromesaldiak dira Gurutze-bidearen antzezpenaren jatorria.

Bertsio hori ukatu gabe, esku artean dugun dokumentazioa eta historia aztertzetik ondoriozta dezakegu Gurutze-bidea XIX. mendearen bigarren erdian sortu zela, prozesio tradizionalekin batera, hau da, pausoekin, Jesusen Pasioaren irudikapenari egiazkotasun handiagoa emateko, eta gaur egun arteko errealitateraino eboluzionatu du.

Urtero, Aste Santuan, Via Crucis Viviente elkarteak antolatuta eta Kolitza Abesbatzaren laguntzarekin, 650 pertsona baino gehiagok Nazareteko Jesusen azken orduak birsortzen dituzte.

Balmasedarrak dira, aktore ez profesionalak, baina arlo profesionaletik haratago doan pasioa dutenak. Erdigune historikoa garaiko agertoki bihurtzen da egun horietan, herria batu egiten da tradizioagatik, eta sentimenduak oso agerikoak izaten dira.

Ikuskizun erakargarria da oso, eta milaka pertsona elkarrarazten ditu urtero. Gure geografiako leku urrunetatik hurbiltzen dira antzezpen hori ikusteko Ostegun eta Ostiral Santuan. Pasio Biziduna ez da, ordea, Balmasedan aurki dezakegun prozesio bakarra. Egun horietan egiten diren Pausoen Prozesioa, Lurperatzearena eta Isiltasunarena ere Balmasedako Aste Santuaren parte dira.

 

Bestalde, hurrengo asteburuan Magdalenako Haur Prozesioa eta San Domingoko Gurutze-bidea egiten dira. Ekitaldi horietan Balmasedako haurrek antzezten dituzte pertsonaiak.

Gaur egun, Santa Klara eliza-komentuan dago Balmasedako Pasio Bizidunaren Interpretazio Gunea. Erakusketa iraunkor bat dago, eta, bertan, antzezpeneko jantziak, pausoak, objektuak, irudiak eta soinuak daude ikusgai, bisitariak urte osoan ezagutu ahal izan ditzan Gurutze-bide Bizidunaren xehetasunak. Ikusi webgunea.

Beste ekitaldi bereziak

Quema de Balmaseda 2019

La Encartada Moda 2019

Arroces del Mundo 2019

Udagoieneko Ostera 2020