Non lo egin

“IKASTOLA ZAHARRA” ATERPETXEA

Ikusi informazio eta erreserbak

Hiribilduko hirigune historikoaren goialdean dago, eta beheko solairua talde handiak jasotzeko prestatuta dago. Bertan, 10 ohatze, jangela bat eta bi komun (dutxekin) jasotzen dituen espazio bakarra aurki daiteke.

* Aterpetxera sartzeko, eskailera-tarte bat igo behar da.

Kokapena: Gaztelu kalea, 12

Erreserbak: 688 81 07 73  | aterpetxeak@balmaseda.eus

“LA GARBEA” ATERPETXEA

Ikusi informazio eta erreserbak

Aterpetxea bi solairutan banatuta dago; beheko solairuan sukaldea, jangela eta komunak daude; eta lehenengo solairuan 3 gela daude,16 pertsonentzako logela bat, bi altuerako ohatzeekin eta beste bi logela, bakoitza lau lagunentzat, eta horrek ere bi altuerako ohatzeak ditu.

Kokapena: Barrio Costanilla

Erreserbak: 688 81 07 73 | aterpetxeak@balmaseda.eus

KOLITZAKO ATERPEA

Ikusi informazio eta erreserbak

Kolitzako aterpea eraikin funtzional eta bizigarria da, paisaian integratuta dagoena, bai itxurari dagokionez, bai erabilitako materialei dagokienez.

Eraikuntzan xehetasunak zaindu dira, hala nola energia-kontsumoa minimizatzea eta energia-iturri berriztagarriak ezartzea.

Erdigunea tximinia baten inguruan dauka, eta bertan mahaiak eta eserlekuak daude. Hego-ekialdeko fatxadara begira dago, atari estali batera irekitzen dena, eta hortik aterpera sartzen da.

Kontrako fatxadan, ipar-mendebalderantz, zerbitzuguneak jarri dira. Zurezko sukaldea espazio nagusira irekitzen da. Bere alboetan, komuna eta egur-biltegi bat daude.

Kokapena: Kolitza mendia

Erreserbak: Errotarena Kiroldegia (Galtzada etorbidea, 2)

Kontaktua: 946 038 543 | errotarena@yahoo.es

SAN ROQUE KOMENTU HOTELA

Ikusi informazio eta erreserbak

Santa Klara Ordenako itxitura-mojen komentu zaharra (XVII. mendekoa) gaur egun hotel txiki bat da.

19 gela, moja klaratarren gelaxka zaharrak, komentuko jantoki zaharrean dagoen jatetxea, 300 lagunentzako edukiera duten areto handiak eta kristalezko klaustro nagusi berezi bat; horrek guztiak mundutik aldentzeko eta une ederrez gozatzeko leku ezin hobea bihurtzen dute, janari onaren aldeko gustuarekin batera.

Leku paregabea da, idilikoa, eta historiaz betea.

 Kokapena: Monjazelai kalea, 2

Kontaktua: 946 102 268

Erreserbak:  www.hotelsanroque.es | info@hotelsanroque.es

AUTO-KARABANEN APARKALEKUA

Las Laceras ingurune naturalean dago, eta autokarabanak hartzeko eta gaua igarotzeko erabiltzen da.
Ikusi informazio eta erreserbak

Landaretzaz betetako inguru oso lasai batean dago, Balmasedako hirigune historikotik bost minutura. Naturazaleentzako eremu aproposa da, mendi-ibilbideak, nordic walkinga edo BTT egiteko aukera baitago.

Aparkalekuak hamalau partzela ditu, baita edateko ura eta ur gris eta beltzak husteko leku bat ere.

 Kokapena: Virgen de Gracia kalea, 37D

Erreserbak:  www.parkingverde.es
(aplikazioa Android e iOS -erako eskuragarri).

BALMASEDATIK GERTUKO LANDA-ETXEAK

Balmasedan atseden-egun batzuez gozatu nahi baduzu, Nekaturren harrituko zaituzten landa-etxe politak aurkituko dituzu. Bisitatu haien webgune ofiziala!

Kaleetako Mapa Deskargatu

ayuntamiento-de-balmaseda-trans-blanco